XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egin ezazu era horretan idatzirik agertzen diren hitzen edo espresioen zerrenda eta alboan zuzen idatzirik jar itzazu.

Irakurri dugun irakurgaian Agirreren pasadizo hori, bertan egoera bizi izandu zuen batek kontatzen dio bere semeari.

Baina gertaera berdina modu desberdin askotara konta daiteke, beti ere nork, nori eta zein egoeratan kontatzen den kontutan harturik.

Zure ustez nola kontatuko lukete: - Historigile batek bere liburuan.

- Irakasleak gelan ikasleei gai hori azaltzerakoan.

- Ikasle batek, irakasleak esplikatu zuenean gaixo zegoen bere lagun bati.

- Ikasleak azterketa batean.

- Ikasleak bere etxean bazkaltzerakoan komentatzen duenean.

Testuaren komentarioa

- Idazlea: bere ingurunea eta lanak.

- Fitxa bibliografikoa.

- Egin ezazu testu honen laburpena.

- Zein da gaia?.

- Testu honetan zein da nagusi narrazioa, deskripzioa ala elkarrizketa?.

Ipini adibideak.

- Zati desberdinik ba al du testu honek?.

Ba al dago lehen begiradan zerikusirik ez duela dirudien zatiren bat? Zein?.

Zer adieraz dezake honek zure ustez?.

- Zein da testu honen kontatzailea?.

idazlea bera / semea / aita / narratzaile bat //.

Nortzu dira pertsonaiak?.

Zein da bakoitzaren egoera?.

Zein da protagonista?.

- Zein urtarotan daude?.

Zein garaitan kokatuko zenuke egoera hau?.

Istorioa gertatu zen garaia eta kontatzeko unea bat al dira?.

Bi denbora moeta ditugu beraz.

Esan itzazu denbora zehatz horietako bakoitza adierazteko idazleak erabili dituen frogak.

Eguraldia ere aipatzen da.

Zein unetan?.

- Kontatzen dena egiaztagarria al da ala idazleak asmatutakoa?.

Badira gaztelerazko hitz eta espresioak ere.

Zeintzu?.

Zergatik sartu ote ditu idazleak kasu bakoitzean?.